HAUR HEZKUNTZA PARKEA

Hauxe da gure altxorretako bat!

 Gure umeak aske jolasteko gune zoragarria dugu eskolan.

Eskola garaia amaitu ondoren gainera, dinamizatzaile bat dator arratsaldero, gure jolas parkearen gune ederra probestuz umeekin euskaraz jolasak antolatzeko.

Euskaraz bizitzeko beste gune bat dute gure umeek.

Nor etorri daiteke? Edonor!

Gure eskolako ateak denentzat daude irekita: auzoko haurrek, ingurukoek, lehen hezkuntzako ikasleek…guztiek dute aukera euskaraz bizitzeko!

16:30-18:00 bitartean egongo da jolas parkea zabalik.

Zatoz!

Ikasturte berezi, arraro baina aldi berean eder honi amaiera eman diogu eta guraso, famili eta guztientzat opari hau prestatu dugu Haur Hezkuntzako ikasleok.

Euskarazko hainbat abesti aukeratu, prestatu eta zuentzat abestu eta dantzatu ditugu.

Ea gustoko duzuen!!

Ondo pasa udara!

2021-06-17