OIA hamaboskaria

OIA (ONDARRETA IKASTETXEKO ALDIZKARIA) metodologikoki eragile gisa hartutako tresna edo jarduera bat da, oinarrian ikasleen interesak, jolasa eta helduen mundua antzeratzea baititu.

Eta jomuga bat da, gai guztien curriculumean proposatutako jarduerek egunkaria baitute abiapuntua eta zergatia.
Telebista, irrati eta liburutegiarekin batera, OIA ikasle jardueraren ardatza edo hauspoa da.

Helburuak
1. Gure kultur izaera islatzen eta haratago eramaten duten kazetaritzako testuak lantzea, lengoaia eta baliabide informatikoei bide emanez.

2. Kritikarako gaitasuna, lana antolatu eta koordinatzeko gaitasuna garatzea, gizartea zerbitzatzeko modu gisa.

  • Lana eratu eta planifikatzea.
  • Albisteak kritikoki baloratzea.
  • Lankideen lanak ikuskatu eta baloratzea.
  • Kazetaritzako testu ezberdinak (editoriala, inkesta, elkarrizketa, kritika, kultur agenda…) lantzea, horien ezaugarriak kontuan hartuta.
  • Erabiltzen diren informatika programak ezagutzea (testu prozesadorea, maketagintza, eta abar ).
  • Arau ortografikoek, hizkuntzaren zuzentasunak eta lanaren estetikak duten garrantziaz jabetzea eta hori barneratzea.
  • Egindako lanaren gainean hausnartzeko denbora hartzea.
  • Jarduera gizartea zerbitzatzeko modu gisa hartzea.
  • Laguntza behar duen edonorekin lan egitea.
  • Materiala ordenatu eta zaintzeaz arduratzea.
  • Comenius proiektuan parte hartzen duten herrialdeen bizimodu ezberdinak alderatzea.
  • Hizkuntza aniztasuna gertutik bizitzea.