Hontza Podcast
Irratiko teknikariak 2. zikloko bi geletako bi edo hiru ikasle izaten dira. 3. eta , 4. mailakoak. Ikus antolaketa br>
Egun osoz aritzen dira. Txandak katean egiten dira. Hala, goizean egon den ikasleak arratsaldean iristen den ikasleari irakasten dio.
Irratian hasten denak teknikari lana egiten du, eta besteak –irakasle lana egiten duenak– kontrolatzaile-lana.
Teknikaria alde teknikoaz arduratzen da. Soinu-mahaian egiten du lana: bolumena doitzen eta musika egokia jartzen (programa tartean edo isiluneetan).
Kontrolatzailea irratiko funtzionamendu orokorraz arduratzen da. Egunean zehar egiten diren programen izenak eta egileak apuntatzen ditu kontrol-fitxan (Ikus eranskina 8). Ordu berean programa bat baino gehiago iristen bada, txanda ere ematen du. Aurreko arratsaldean edo goizean lanean aritu denez, teknikariari lagunduko dio bere lana betetzen.
Egunaren bukaeran balorazioa egin behar dute balorazio-fitxan.
Musika ordenagailuaren bidez jartzen dute; horretarako, iTunes programa erabiliko dute.
Irratira inor ez badator, prentsan argitaratutako idazlan batzuk irakurriko dituzte. Orokorrean ziurtatu behar dute hamabost minutuz behin programa bat emititzen dela.
Helburuak:
- Planifikatzeko gaitasuna garatzea.
- Kritika garatzea.
- Informatikaren balioa aurkitzea eta bere aukeretara irekitzea.
- “Hemen eta orain”-arekin konektatzea.
- Eskola-komunitatea gizarte antolatutzat hartu eta haren egiturak eskola-kolektibitatearen zerbitzura jartzea.
- Mundu hurbileko gertaerak albiste bihurtzea.
- Ikasleei begiak zabaltzea eta gizarte ireki eta anitzari begira jartzea; hau da, ikuspegi zabaleko gizarterantz apurka gerturatzea.