ONGI ETORRI ESKOLARA

Ots 20, 2024

ONGI ETORRI ESKOLARA PROIEKTUA
Proiektuaren helburua kultura aniztasuna lantzea da, kulturarteko ikuspegitik eta ikastetxeetako
irakasleen, familien eta ikasleen parte hartzearen bidez. Andoaingo Haur Hezkuntzako eta
Lehen Hezkuntzako hiru ikastetxearekin batera, Gipuzkoako beste 14 ikastetxeetan aurrera
eramaten da.
Proiektuak lan ildo desberdinak ditu, hala nola, ikerketa, sentsibilizazioa, formakuntza eta
esku-hartzea ikasgelan eta familiekin.
– FAMILIA LAGUNA PROGRAMA
Familiak protagonista dituen esku-hartze programa bat da, eta beste herrialde
batzuetatik etorri berri diren familien harrera, kulturarteko harremanak eta euskarara
hurbiltzea ditu helburu. Horretarako, beste herrialde batzuetatik etorri berriak diren
familiak adin bereko seme-alabak dituzten tokiko familiekin harremanetan jarri eta
elkartzen ditu.
Bideoa: https://youtu.be/QfWHcYfGK1k
– ANDOAINGO KULTURARTEKO TALDE ERAGILEA:
Talde hau Andoaingo lau eskoletako zuzendaritzek, gurasoek, Guraso Elkarteek, hainbat
elkarte eta erakundeek, udal ordezkariak eta proiektuko kulturarteko bitartekariak
osatzen dute. Hilabetean behin biltzen da, Andoainen kulturartekotasuna lantzeko
aurrera eramango diren ekintza desberdinak koordinatzeko eta kultura aniztasunaren
inguruan hausnartzeko.
– SU-ARTEAN, GURE-ARTEAN:
“SU-ARTEAN GURE-ARTEAN” ekimenak, Andoaingo jatorri ezberdinetako bizilagunak
biltzen ditu hilean behin. Ekimen honen helburua, jatorri ezberdinetako herritarrak elkar
ezagutzea, beste herrialde batetik etorri berri diren familiei elkarte gastronomikoak
ezagutzera ematea, udalerriko bizitzan eta kultura gastronomikoan honakoen parte
hartzea sustatzea, eta hainbat jatorritako ezagutzekin aberasteko gune bat sortzea da.
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=J7NpMjt2frw

PARTE HARTU!
Ongi Etorri Eskolara proiektuaren balioetako bat eskoletako familien inplikazioa da, kulturarteko
harreman horiek ahalbidetzeko, arrazismoaren aurkako pedagogia lantzeko eta euskara
eskola-komunitateko familia guztietara hurbiltzeko lanean jarraitzeko. Horretarako, hainbat
modutan parte har dezakezue proiektuan:
– Familia Laguna gisa: Har ezazu parte boluntario euskaldun edo tokiko gisa, beste
herrialde batzuetatik eskolara iritsi berri diren eta haurrak zure seme-alaben ikasgela
berean dituzten familiei akonpainatzeko. Egokitze-prozesuan akonpainatu eta elkar
ezagutza ahalbidetzeko. Parte hartu edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete

galdetegiko datuak eta zuekin harremanetan jarriko gara.
https://forms.gle/9kWLzCqtzYkzsFX67
– Kulturarteko Talde Eragileko kide bezala: Zure iritzia emanez, taldean hausnartuz eta
kulturarteko jardueren antolaketan parte hartuz udalerrian, Andoain inklusibo baterantz
abiatzeko.
– Ekintza puntualetan parte hartuz: Su-artean Gure-artean ekimenean, Kulturarteko
liburuaren egunean, martxoak 21arekin loturik egiten diren ekintza desberdinetan, etab.

FAMILIENTZAKO BALIABIDEEN GIDAK
Jarraian duzuen estekan, Elkarrekin Kooperatibatik egindako “Familientzako baliabideen
gidak” topa ditzakezue. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, arabieraz, ukranieraz eta rumanieraz
itzulita.
Erabili eta partekatu.
https://www.ongietorrieskolara.org/baliabide-gidak/
Sare hauetan jarraitu dezakezue proiektua:
– Instagram: oeskolara
– Twitter: OEskolara
– Facebook: Ongietorri Eskolara