Pasa den ostegunean, ekainaren 10ean udaletxean izan ginen HH5eko ikasleak. Maider herriko alkateak hartatu gintuen eta gure eskaera entzun zuen.
Gure eskolan, parke berri baten beharra dugu. Gure parkea zaharkitua dago, eta jolasteko ez du aukerarik ematen. Gainera, guk horrenbeste maite dugun natura oso urrun dago gure eskolatik.
“Hiritik mendira” ipuina irakurri genuen, eta konturatu ginen gure ametsetako jolas parkeak eta gureak ez zutela zerikusirik.
Eta guk, maite ditugun animali eta naturako parte diren zuhaitz, landareak eskolan nahi ditugu. Naturaz gozatzeko eskolan bertan, esperientzia bereziak bizitzeko eta batez ere zoriontsu izateko.
Horregatik, alkatearekin hitzordua eskatu genuen eta gure ametsetako jolas eremua izango denaren marrazkia eman genion, gure sinadurekin.
Ea epe laburrean gure ametsak betetzen diren!