Amara Berri Sistema

Istorio labur bat proiektu
handi batentzat
Amara Berri Sistemaren sustraiak 1972an sortu ziren, Loli Anautek eta irakasle talde batek Durangoko Taldearen esperientzia bezala ezagutu zena bultzatu zutenean.
Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Loli Anautek ekimen pedagogikoak bultzatzen ditu Donostiako Amara Berri PKn. Ekimen horiek, nolabait, jarraipena ematen diote Durangon hasitako lanari, eta, Haur Hezkuntzatik abiatuta, pixkanaka zabaltzen eta sendotzen joango da, harik eta, 1979an, “Globalizazioa bizi-prozesu gisa, sistema ireki baten barruan” proiektua eratu zen arte, hau da, aurretiazko ikerketa-fasea.
Esperimentazio-fase horrek aurreikuspenak betetzen ditu, eta proiektuak pedagogia- eta antolaketa-gorputz sendoa hartzen du. Haur Hezkuntzatik abiatuta, orokortzen ari da Lehen Hezkuntza osoan, eta erreferentziazko puntuetako bat da berrikuntza pedagogikorako, ez bakarrik Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-mundurako, baita Estatu espainiarreko puntu askotatik begiratuta ere. Beste ikastetxe batzuetako irakasleen bisita-kopurua oso handia da, eta proiektuak sortzen duen interesaren lekuko da.
Prozesu hori garatzen den heinean, Amara Berri Sistema eskola askotan sartzen da, eta gaur egun 20 ikastetxek osatzen dute sarea, euskal geografia osoan zehar banatuta.
Eusko Jaurlaritzak bere garaian onartu zuen Berrikuntza Podagikorako Zentro gisa. Hainbat estamentu publikotatik eta, bereziki, hainbat eta hainbat familiatatik iristen ziren animoak eta babesak nabarmendu beharreko beste alderdi bat izan da.